Kramatorskeko tren-geltokiaren aurkako erasoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | Barreiatze-munizioarekin eginiko misil-erasoa | ||
Honen parte da | Ekialdeko Ukrainako erasoaldia (Ukrainako inbasioa) | ||
Data | 2022ko apirilaren 8a c. 10:30 AM (UTC+3) | ||
Garaia | Aro Garaikidea eta Errusia Vladimir Putinen gobernupean | ||
Kokaleku | Kramatorskeko tren-geltokia, Kramatorsk, Donetsk Oblasta (Ukraina) | ||
Herrialdea | Ukraina | ||
Parte-hartzaileak | |||
Helburu | Kramatorskeko tren-geltokia | ||
Pertsona hilak | 59[1] | ||
Pertsona zaurituak | 109[2] | ||
Erantzule | Errusia | ||
Arma | OTR-21 Tochka | ||
Error in template * unknown parameter name (Plantilla:infotaula esdeveniments): "v_image_caption; v_date; v_image"Kramatorsk hiriko tren-geltokiaren aurkako erasoa 2022ko apirilaren 8an Donetsk Oblastako Kramatorsk hiriaren izen bereko tren-geltokian misilekin egindako aire-erasoa izan zen, Ukrainan, Ukrainako inbasioaren testuinguruan.[3][4] Apirilaren 14rako, Ukrainako ofizialek 59 zibilen heriotza eta beste 109ren zauritzea adierazi zuten, misil-erasoaren ondorioz.[1][2]
Ukrainako Gobernuak, honen aliatuek eta aditu batzuek adierazi zuten erasoa Errusiak egin zuela,[5][6][7][4] azken honek errua ukatu duen arren. BBCren eta Bellingcaten arabera, 2022ko apirilerako ezjakina zen misilaren jatorria.[8][9]